miércoles, 7 de diciembre de 2011

Glogster-a gehitu dugu

Orri berri bat sortu dugu, Gure Blog-aren aurkezpena Glogster-aren bidez. Orri honek gure ekarpen guztiak batzen ditu eta azken finean, Glogster-a bezalako euskarri berri bat menperatzen dugula ere isladatzen du. Ez zaigu erraza egin Nagoiraine-ri jarraipen ordenatu bat ematea, baina esfortzu handia egin dugu Blog hau aurrera eramateko. Eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi.

Iraide,
Nagore
eta
Nerea.

martes, 29 de noviembre de 2011

Aurkezpenak

Asteotan taldekatuta ibili gara lanean. Batzuk Power Point-a erabiltzen ibili dira, beste batzuk Prezia, besteak Word-a... Lan egiteko, aurkezpenetarako, idatzietarako eta abarretarako teknologiak berriek eskaintzen dizkiguten euskarri desberdinak arakatzeko aukera izan dugu. Guzti hauek nola funtzionatzen duten azaltzeko, bihartik hasita aurkezpenak egiten hasiko gara taldekideen aurrean. Baliagarriak izatea espero dugu gure etorkizun hurbilerako.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Prezi ezagutzen

Gaurko egunean komunikaziorako hiru soporte ezagutu ditugu: power point, prezi eta glogster. Hiru azpitalde sortu ditugu eta Nagore eta Nerea prizerekin aritu gara, Iraide berriz, glogsterrekin.
Ez dugu aurrezagutzarik izan hauei buruz, baina klasea aurrera zihoan einean arakatuz gauza simpleenetatik hasita honen erabilera ulertzen hasi gara.

miércoles, 19 de octubre de 2011

Bideo bat! "Children see, children do"

Gaurkoan, bideo bat igotzeko saiakera egin dugu. Gure kideei esker lortu dugu. Eskerrik asko Eukene, Maitane eta Jone!
Bideo hau pasadan ikasturtean ikusi genuen, Didaktikan hain zuzen. Oso esanguratsua dela uste dugu, hona hemen gure ekarpena:

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Udazkenean murgiltzen, IKTan murgiltzen

Gaurko egunean IKTko klase praktikoa Alaitzekin izan dugu. Egia esan, ez gara oso trebeak arlo honetan, baina Alaitzen metodologia oso aproposa ikusten dugu, izan ere ordenagailu aurrean ordu asko eman behar ditugu asteazkenetan eta bere ideia gure klaseekiko nahiko askea eta guretzako baliogarria dela uste dugu.
Ah! Talde bezela hitz egiten ari gara. Hiru partaidek osatzen dugu blog hau: Nagore Urizarbarrena, Iraide Serrano eta Nerea Unzalu.

Agurrr!!!